
Gailua birziklatzeko prestatzea
Gailu berria erosten baduzu, edo beste zerbaitengatik gailua utzi nahi baduzu, Nokiak
zaharra birzikla dezazun gomendatzen dizu. Aldez aurretik, kendu gailuan duzun eduki
eta informazio pertsonal guztia.
Eduki guztia kentzea eta ezarpenen balio lehenetsiak berrezartzea
1 Gorde nahi duzun edukiaren babeskopia egin memoria-txartela bateragarri batean
(eskuragarri badago) edo ordenagailu bateragarri batean.
2 Itxi konexio eta dei aktibo guztiak.
3 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telefono-kudeaketa
>
Fabrikako ezarp.
>
Ezab. dat. eta berrezarri
.
4 Gailua itzaliko da eta ondoren, berriz ere piztuko da. Egiaztatu arretaz zure eduki
pertsonal guztia kendu dela, hala nola, kontaktuak, argazkiak, musika, bideoak,
oharrak, mezuak, posta, aurkezpenak, jokoak eta instalatutako beste aplikazioak.
Memoria-txartelean edo SIM txartelean gordetako edukia eta informazioa ez da
desagertzen.
Arazoak konpontzea 121