Web bidezko telebista ikustea
Eskatu ahalako Web bidezko telebista zerbitzuarekin, berriak jarrai ditzakezu eta zure
telesail gogokoen azken pasarteetan egunera jar zaitezke.
Aukeratu
Menua
>
Web TB
eta zerbitzu bat.
Edukia zuzenean erreproduzitzeko Web bidezko telebista erabiliz, 3G, 3.5G edo WLAN
konexioa beharrezkoa da. Web bidezko telebista-zerbitzuak erabiltzean datu kopuru
handiak transmiti daitezke. Datu transmisioen kostuei buruzko informazioa lortzeko,
jo zure sarearen zerbitzu-hornitzailearengana.
72 Bideoak eta TB
Aurretik instalatutako Web bidezko telebista zerbitzuen hautaketa herrialdearen eta
sarearen zerbitzu-hornitzailearen araberakoa da. Web bidezko telebista zerbitzuen
edukia aldatzen da zerbitzu batetik bestera.
1 Web bidezko telebistaren edukia arakatzeko, arrastatu pantaila.
2 Erreproduzitzen hasteko, hautatu irudi txikia.
3 Erreprodukzioan zehar kontrolak ikusteko edo ezkutatzeko, ukitu pantaila.
4 Bolumena egokitzeko, erabili bolumenaren teklak.
Web bidezko telebistarako widget-ak hasierako pantailan gehitzea
Eduki sakatuta hasierako pantaila eta hautatu eta nahi duzun Web bidezko
telebistarako zerbitzua.
Web bidezko telebistarako zerbitzu gehiago bilatzea
Nokiaren Ovi Denda-tik Web bidezko telebistarako zerbitzuak deskargatzeko, hautatu
Eskur. geh.
. Deskargatutako zerbitzuak "Aplikazioak" karpetan gordetzen dira, baina
beste karpeta batera mugi ditzakezu, Web bidezko telebistari eskainitako karpeta
batera adibidez.
Ovi dendari buruz gehiago ikasteko, zoaz www.ovi.com helbidera.