Gailutik aplikazioak kentzea
Gehiago erabili nahi ez dituzun edo erabiliko ez dituzun instalatutako aplikazioak ken
ditzakezu, memoria kantitate handiagoa eskuragarri izateko.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio kudeatz.
.
1 Hautatu
Instal. aplikazioak
.
2 Eduki sakatuta kendu nahi duzun aplikazioa eta, pop-up menuan, hautatu
Desinstalatu
.
Aplikazio bat kentzen baduzu, kendutako aplikazioaren jatorrizko instalazio-fitxategia
edo babeskopia osoa izan beharko duzu, berriro ere instalatu ahal izateko. Baliteke
kendutako aplikazioarekin sorturiko fitxategiak ezin ireki izatea.
Instalatutako aplikazio bat kendutako aplikazioaren menpe baldin badago, baliteke
instalatutako aplikazioa ez funtzionatzea. Xehetasunetarako, ikus instalatutako
aplikazioaren erabiltzailearentzako dokumentazioa.
Fitxategiak instalatzeak memoria asko erabil dezakete, beste fitxategi batzuk
gordetzea eragotziz. Erabili Nokia Ovi Suite instalazio fitxategien babeskopiak PC
bateragarri batean sortzeko; ondoren, erabili fitxategien kudeatzailea instalazio
fitxategiak telefonoaren memoriatik ezabatzeko.