
Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeei buruz
Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeekin, eginbide berriak eta funtzio
hobetuak lor ditzakezu gailuarentzat. Softwarea eguneratzeak gailuaren
funtzionamendua ere hobe dezake.
Gailuaren softwarea eguneratu aurretik, zure datu pertsonalen babeskopia egitea
gomendatzen da.
Zerbitzua erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren, baliteke erabiltzailearen
gidako argibideak eguneratuta ez egotea.
Gailuaren kudeaketa 111