Gailua automatikoki blokea dadin ezartzea
Gailua baimenik gabe erabiltzea saihestu nahi al duzu? Zehaztu blokeatzeko kode bat
eta ezarri gailua automatikoki blokea dadin erabiltzen ari ez zarenean.
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telefono-kudeaketa
>
Segurtas.-ezarpenak
>
Tel. eta SIM txartela
.
Gailuaren kudeaketa 117
2 Hautatu
Blokeatzeko kodea
eta blokeatzeko kodea. Gutxienez 4 karaktere behar
dira, eta zenbakiak, ikurrak eta letra maiuskulak eta minuskulak erabil daitezke.
Gorde blokeatzeko kodea ezkutuan, leku seguru batetan eta gailutik urrun.
Blokeatzeko kodea ahazten baduzu eta gailua blokeatuta badago, gailuak laguntza
teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta gailuko datu pertsonal
guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Nokia Care
puntuarekin edo gailuaren banatzailearekin.
3 Hautatu
Telef. blok. autom. epea
eta zehaztu zein denbora-tarteren ondoren
blokeatuko den gailua automatikoki.
Gailua eskuz blokeatzea
Hasierako pantailan, sakatu , hautatu
Blokeatu telefonoa
eta sartu blokeatzeko
kodea.
Gailua desblokeatzea
Mugitu blokeo-etengailua, idatzi blokeatzeko kodea eta hautatu
Ados
.
Blokeo-etengailua eskuragarri ez badago, sakatu menu-tekla eta hautatu
Desblok.
.