
Gailua urrunetik blokeatzea
Gailua bulegoan ahaztu zaizu eta blokeatu nahi duzu baimenik gabe erabil ez dezaten?
Gailua urrunetik blokea dezakezu aurrez zehaztutako testu-mezu bat erabiliz. Memoria-
-txartela ere urrunetik blokea dezakezu.
Urruneko blokeoa gaitzea
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telefono-kudeaketa
>
Segurtas.-ezarpenak
>
Tel. eta SIM txartela
>
Urruneko tel.-blokeoa
>
Gaituta
.
2 Sartu testu-mezuaren edukia. 5 eta 20 karaktere bitartean izan ditzake eta
maiuskulak zein minuskulak erabil daitezke.
3 Sartu testu bera berriz ere egiaztatzeko.
4 Idatzi blokeatzeko kodea.
Blokeatzeko mezua bidaltzea
Gailua urrunetik blokeatzeko, idatzi aurrez ezarritako testua eta bidali gailura testu-
-mezu gisa.
Gailua desblokeatzeko, blokeatzeko kodea beharrezkoa da.
118 Gailuaren kudeaketa