
Kontaktuak edo argazkiak gailuen artean kopiatzea
Telefono aldaketa aplikazioarekin, Bluetootha erabil dezakezu bi Nokia gailu
bateragarrien artean edukia doan sinkronizatzeko eta kopiatzeko.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Datu-transferentz.
>
Telefono
aldaketa
.
1 Hautatu aukera hauetariko bat:
— Sinkronizatu edukia bi gailuren artean.
— Kopiatu edukia beste gailu batetik.
— Kopiatu edukia beste gailu batera.
2 Hautatu zein gailura konektatu nahi duzun eta parekatu gailuak. Bluetootha
aktibatuta egon behar da.
3 Beste gailuak kodea eskatzen badu, sartu kodea. Kodea, zuk zeuk zehatz
dezakezuna, bi gailuetan sartu behar da. Zenbait gailuren kodea finkoa da.
Xehetasunetarako, ikus gailuaren erabiltzailearen gida.
Kodeak uneko konexiorako balio du soilik.
4 Hautatu edukia eta
Ados
.
Aholkua: Xehetasunak gordetzen badituzu, hurrengo batean errazagoa izango da
eduki bera gailu berarekin trukatzea.