Argazki eta bideo aholkuak
Eduki sakatuta kamera-tekla.
Argazki bat ateratzerakoan:
•
Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.
•
Handiagotzean, irudiaren kalitateak okerrera egin dezake.
•
Kamerak bateria aurrezteko modua aktibatzen du minutu batean ezer egiten ez
bada. Kamera berriro aktibatzeko, sakatu kamera-tekla labur.
•
Erabiltzaileak zehaztutako eszena ezar dezakezu eszena lehenetsi gisa kamera
irekitzen duzun bakoitzean erabiltzeko. Hautatu
>
Eszena mod.
>
Erabiltz. zehaztuta
>
Editatu
. Aldatu ezarpenak eta hautatu
Ezarri leh. esz.
modu gisa
>
Bai
.
•
Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili flasha
pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren
bitartean.
Bereizmen handiko HD bideo bat grabatzeko:
Kamera 65
•
Itxi irekitako aplikazioak grabatzen hasi aurretik.
•
Grabatu gailuaren memoria masiboan, ahal bada.
•
microSD memoria-txartelean gordetzen badituzu, erabili fabrikatzaile ezagun
baten 4 motako txartela (32 Mbit/s (4 MB/s)) edo azkarragoa.
Lehen aldiz erabili aurretik, egin txarteleko datu garrantzitsuen babeskopia eta
erabili gailua txartela formateatzeko; baita txartela aldez aurretik formateatu bada
edo Nokia gailuan erabili bada ere. Formateatuz gero, txartelean gordetako datu
guztiak ezabatuko dira.
Erabileraren ondorioz memoria-txartelaren errendimendua kaltetzen bada, egin
txarteleko datu garrantzitsuen babeskopia eta erabili gailua txartela
formateatzeko.