
Argazkien eta bideoen kokapen-informazioa gordetzea
Argazki edo bideoak zehazki non atera zenituen gogoratzea zaila egiten bazaizu,
kokalekua automatikoki graba dezan konfigura dezakezu gailua.
Kokapenari buruzko informazioa irudi edo bideoklip batean erants daiteke
kokapenaren koordenatuak sare edo GPS bidez zehatz badaitezke. Kokapenari buruzko
informazioa erantsita duen irudi edo bideoklip bat partekatzen baduzu, kokapenaren
informazioa irudi edo bideoklip hori ikusten dutenek ere ikusgai izango dute. Kokapena
zehazteko funtzioa desaktiba dezakezu kameraren konfigurazioan.
Eduki hautatuta kamera-tekla.
Kokapena grabatzeko eginbidea aktibatzea
Hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Gorde kokal. inform.
>
Bai
.
Telefonoak minutu batzuk behar izan ditzake kokapen-datuak lortzeko. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete. Kokapen-informazioa duen
fitxategi bat partekatzen baduzu, kokapen-informazioa ere partekatu egiten da, eta
fitxategia ikusten duten hirugarrenek zure kokapena ere ikus dezakete. Eginbide horrek
sareko zerbitzua behar du.
Kokapen-informazioaren adierazleak:
— Kokapen-informazioa ez dago eskuragarri. Litekeena da kokapen-informazioa
argazkietan edo bideoetan ez gordetzea.
— Kokapen informazioa eskuragarri dago. Kokapen-informazioa argazkietan edo
bideoetan gordetzen da.