Bideoak grabatzea
Gailuarekin argazkiak ateratzeaz gain, zure une bereziak bideo gisa ere gorde
ditzakezu.
Eduki sakatuta kamera-tekla.
1 Bideo modutik argazki modura aldatzeko, beharrezkoa bada, hautatu .
2 Grabatzen hasteko, sakatu kamera-tekla. Ikur gorri bat agertuko da, grabatzen ari
denaren seinale.
3 Grabaketa eteteko, hautatu
Eten
. Grabaketa eteten baduzu eta ez baduzu teklarik
sakatzen bost minututan, grabaketa gelditu egingo da.
Handiagotzeko edo txikiagotzeko, erabili bolumen-teklak.
4 Grabaketa gelditzeko, sakatu kamera-tekla. Bideoa automatikoki gordeko da
Argazkiak karpetan.
Bereizmen handiko bideoak graba ditzakezu. Bideoak memoria-txartelean gordetzen
badituzu, errendimendua hobea izan dadin, erabili fabrikatzaile ezagun baten microSD
txartel azkar eta kalitate handikoa. Gomendatutako microSD txartel mota 4 (32 Mbit/s
($ MB/s)) edo azkarragoa da.
Aholkua: Bideo bat multimedia mezu batean bidal dezakezu. Bidaltzeko bideoaren
tamaina mugatzeko, grabatu aurretik, hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Bideoaren
kalitatea
eta arrastatu graduatzailea
Oinarrizkoa
atalera.