Bidali argazkiak edo bestelako edukia beste gailuetara Bluetooth bidez
Bluetootha erabil dezakezu gailu bateragarrietara eta ordenagailura elementuak
bidaltzeko, hala nola, argazkiak, bideoak, bisita-txartelak, egutegiko sarrerak, etab.
Hainbat Bluetooth konexio izan ditzakezu aktibatuta aldi berean. Adibidez, entzungailu
bateragarri batera konektatuta bazaude, aldi berean fitxategiak bidal ditzakezu beste
gailu batera.
1 Eduki hautatuta elementua, adibidez, argazki bat. Goitibeherako menuan, hautatu
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
2 Hautatu gailua bertara konektatzeko. Zuk nahi duzun gailua agertzen ez bada,
bilatzeko, hautatu
Gailu gehiago
. Bilatzerakoan, estaldura-eremuan dauden
Bluetooth gailuak bistaratzen dira.
3 Beste gailuak kodea eskatzen badu, sartu kodea. Kodea, zuk zeuk zehatz
dezakezuna, bi gailuetan sartu behar da. Zenbait gailuren kodea finkoa da.
Xehetasunetarako, ikus gailuaren erabiltzailearen gida.
Kodeak uneko konexiorako balio du soilik.
4 Gailu batera maiz konektatzen bazara, baimendu gisa ezartzeko, onartu
Gailuari
konexioak automatikoki egiteko baimena eman?
baimen-eskaera
parekatzean. Gailu bat baimenduta dagoenean, ez duzu kodea aldi bakoitzean sartu
behar.