Gailuan USB biltegiratze masiboa konektatzea
USB On-The-Go (OTG) moldagailuarekin, gailua USB memoria-txartel edo disko gogor
bateragarri batera konekta dezakezu. Adibidez, argazkiak USB memoria-txartel batean
gorde ditzakezu ordenagailura konektatu gabe.
Memoria-txartela konektatzea
1 Konektatu USB OTG moldagailuaren micro USBaren muturra gailuaren USB portura.
2 Konektatu memoria-txartel bat USB OTG moldagailura.
Fitxategi kudeatzailea aplikazioa irekiko da eta memoria-txartela memoria masibo gisa
agertuko da.
Fitxategiak kopiatzea edo mugitzea
Fitxategi kudeatzailea atalean, eduki sakatuta kopiatu edo mugitu nahi duzun
fitxategia eta pop-up menuan, hautatu nahi duzun aukera eta helburuko karpeta.
Gailuak eman dezakeen energia baino gehiago behar duen disko gogorra konektatuz
gero, errore mezu bat agertuko da. Kanpoko elektrizitate-iturria konektatu beharko
duzu disko gogorrera.