
USB modua aldatzea
Gailua eta ordenagailuaren artean edukia kopiatzean edo sinkronizatzean emaitzarik
onenak lortzeko, aktibatu USB modu egokia USB datu-kablea erabiltzen duzunean
hainbat gailutara konektatzeko.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarrit.
>
USB
eta aukera hauetariko bat:
Nokia Ovi Suite — Konektatu gailua Nokia Ovi Suite instalatuta duen ordenagailu
bateragarri batera. Modu honetan, gailua Ovi Suite-rekin sinkroniza dezakezu eta Ovi
Suite-ren beste eginbide batzuk erabil ditzakezu.
Modu hau automatikoki aktibatzen da Ovi Suite aplikazioa irekitzean.
Bilteg. masiboa — Konektatu gailua Nokia Ovi Suite instalatuta ez dagoen
ordenagailu bateragarri batera. Gailua USB flash memoriatzat hartzen da. Gailua beste
gailu batzuetara ere konekta dezakezu, hala nola etxeko edo autoko estereo-
-ekipamendura, bertan USB unitateak konektatzerik baduzu.
Modu honetan ordenagailu batera konektatuta dagoen bitartean, baliteke gailuko
zenbait aplikazio erabili ezin izatea.
Ezin da gailuko memoria-txartelean eta memoria masiboan sartu beste gailu batetik.
Multim.-transf. — Konektatu gailua Nokia Ovi Suite instalatuta ez dagoen
ordenagailu bateragarri batera. Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako
musika modu honetan transferitu behar da. Etxeko entretenimendurako hainbat
sistema eta inprimagailu ere modu honetan erabil daitezke.
Kon. PCa sar. — Konektatu gailua ordenagailu bateragarri batera eta erabili gailua
hari gabeko modem gisa. Ordenagailua automatikoki konektatzen da Internetera.
108 Konexioak

Aholkua: USB kablea konektatutakoan, USB modua alda dezakezu ikuspegi gehienetan.
Goiko eskuinaldeko izkinan, hautatu
.