Erabili gailua lehen aldiz
SIM txartela sartu eta gailua lehen aldiz pizten duzunean, hasierako konfigurazioan
zehar gidatuko dizu gailuak. Nokiaren Ovi zerbitzu guztiak erabiltzeko, sortu Nokia
kontu bat. Kontaktuak eta bestelako edukia ere kopia dezakezu gailu zaharretik.
Nokia kontua sortzeko, Interneterako konexioa behar duzu. Datu transmisioen kostuei
buruzko informazioa jasotzeko jo zure zerbitzu-hornitzailearengana. Ezin baduzu
Internetera konektatu, geroago sor dezakezu kontua.
Aholkua: Nokia kontua Interneten sortzeko eta kudeatzeko, zoaz www.ovi.com
helbidera.
Dagoeneko Nokia kontu bat baduzu, hasi saioa.
Aholkua: Pasahitza ahaztu zaizu? Mezu elektroniko batean edo testu-mezu batean
bidal diezazuten eska dezakezu.
Erabili Telefono aldaketa aplikazioa zure edukia kopiatzeko, adibidez:
16 Lehen urratsak
•
Kontaktuak
•
Mezuak
•
Argazkiak eta bideoak
•
Ezarpen pertsonalak
Posta-kontua konfiguratzen duzunean, sarrerako erretilua hasierako pantailan ager
dadin ezar dezakezu, posta errazago begiratzeko.
Larrialdi-dei bat egin behar baduzu konfiguratzen ari zarela, sakatu menu-tekla.