Bateria USB bidez kargatzea
Bateria gutxi duzu baina ez duzu kargagailurik? USB kable bateragarria erabil dezakezu
gailu bateragarri batera konektatzeko, hala nola ordenagailu batera.
Kargagailuaren konektorea ez apurtzeko, kontu izan kargagailuaren kablea
konektatzean eta deskonektatzean.
Ordenagailu batera konektatuta badago, gailua kargatzen den bitartean sinkroniza
dezakezu.
Baliteke USB datu-kablea erabiliz kargatzean denbora gehiago behar izatea kargatzen
hasteko, eta ezin kargatzea energiarik gabeko konexio-bloke bat erabiliz gero. Gailua
azkarrago kargatuko da hormako entxufe batera konektatuta badago.
Bateria kargatzen ari denean, USB konektorearen alboan dagoen karga adierazlearen
argia piztuta dago. Bateria gutxi duenean, karga adierazlearen argiak distira egiten du.
Kargatzen hasteak tarte bat har dezake.
14 Lehen urratsak