
Bateriari buruz
Gailuak behin eta berriz karga daitekeen atera ezineko bateria darama barruan. Erabili
Nokia-k gailu honetarako onartzen dituen kargagailu homologatuak soilik. Gailua
kargatzeko USB kable bateragarria ere erabil dezakezu.
Ez saiatu bateria telefonotik ateratzen. Eraman telefonoa hurbilen dagoen
baimendutako zerbitzu-gunera bateria ordezteko.
Txikizkako denda baimenduek ere bateria ordezteko zerbitzua eskain dezakete.
12 Lehen urratsak

Garrantzitsua: Langile kualifikatuek edo baimendutako zerbitzu-zentroek soilik
ordezka dezakete bateria. Bateria baimendu gabeko moduren batean ordeztuz gero,
berme-eskubidea galtzen da.
Gailuak bateria gutxi duenean, energia aurrezteko modua aktibatzen da. Baliteke
zenbait aplikazioren ezarpenak aldatzeko gai ez izatea. Energia aurrezteko modua
desaktibatzeko, sakatu pizteko tekla eta hautatu
Desktib. energia aurrez.
.