
Memoria-txartela sartzea edo kentzea
Memoria-txartelak bereizita saltzen dira.
Ez jarri eranskailurik memoria-txartelean.
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Definizio handiko bideoak graba ditzakezu. Memoria-txartelean gordetzen badituzu,
errendimendua hobea izan dadin, erabili fabrikatzaile ezagun baten microSD txartel
azkar eta kalitate handikoa. microSD 4 txartelak (32 Mbit/s (4 MB/s)) edo handiagoak
erabiltzea gomendatzen da.
Memoria-txartela sartzea
1 Erabili atzamarreko azazkala memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia irekitzeko.
Lehen urratsak 11

2 Sartu memoria-txartela. Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktuak behera begira
daudela. Sartu txartela bere lekuan egon arte.
Memoria-txartela kentzea
1 Gailua piztuta badago, sakatu pizteko tekla eta hautatu .
Atera [memoria
txartelaren izena]
.
2 Erabili atzamarreko azazkala memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia irekitzeko.
3 Bultzatu txartela askatu arte.
4 Atera txartela.