Nabigatu helmuga batera
Hautatu
Menua
>
Mapak
.
Inguruan zer dagoen erakutsi, zure ibilbidearen plagintzan egiten lagundu eta joan
nahi duzun tokira gidatzen zaitu Mapak aplikazioak eta doan, gainera. Besteak beste:
•
Hiriak, kaleak eta zerbitzuak bila ditzakezu
•
Zure bidea bila dezakezu urratsez urratseko argibideekin
•
Zure kokaleku eta ibilbide gogokoak sinkroniza ditzakezu gailu mugikorraren eta
Ovi Mapak Interneteko zerbitzuaren artean
•
Eskuragarri badaude, eguraldi-iragarpenak eta bestelako tokiko informazioa begira
ditzakezu
Aholkua: Ibilbidea ordenagailuan ere planeatu dezakezu Ovi Mapak Interneteko
zerbitzuarekin. Ondoren, ibilbidea zure gailuan kopia dezakezu. Informazio
gehiagorako, zoaz www.ovi.com helbidera.
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde guztietan eskuragarri ez egotea eta hizkuntza jakin
batzuetan soilik eskaintzea. Baliteke zerbitzuak sarearen menpe egotea. Informazio
gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
Zerbitzua erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Zenbait eduki hirugarrenek sortzen dute, eta ez Nokia-k. Baliteke informazioa guztiz
zehatza ez izatea, eta erabilgarritasunaren araberakoa da.
80 Mapak