
Kokapen-metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS, A-GPS, WLAN, edo sare (ID
mugikor) kokapen-metodoetan oinarrituta.
Global positioning system (GPS) metodoa kokapena kalkulatzeko sateliteetan
oinarritzen den sistema da. Lagundutako GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako
sistema da eta GPS datuak bidaltzen dizkizu kokapenaren abiadura eta zehaztasuna
hobetzeko.
WLAN bidez kalkulatutako metodoak kokapenaren zehaztasuna hobetzen du GPS
seinaleak erabilgarri ez daudenean, eraikinen barruan edo eraikin garaien artean
zaudenean bereziki.
Sarean (ID mugikorrean) oinarritutako kokapenean, zure gailu mugikorrera
konektatutako antena-sistema erabiltzen da zure kokapena zehazteko.
Sareko zerbitzuen kostuak saihesteko, A-GPS, WLAN edo sare (ID mugikor) kokapen-
-metodoak desgai ditzakezu zure gailuko kokapenaren ezarpenetan, baina zure
kokapena kalkulatzeak denbora gehiago beharko du. Kokapenaren ezarpenei buruzko
informazio gehiago jasotzeko, jo zure gailuaren erabiltzailearen gidara.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala nola,
zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek, eguraldiaren
egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen doikuntzek.
Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo lurpean.
84 Mapak

Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.
Baliteke bidaietako odometroa zehatza ez izatea, zure GPS konexioaren
erabilgarritasunaren eta kalitatearen arabera.
Oharra: WLANa erabiltzea mugatuta egon daiteke zenbait herrialdetan.
Frantzian adibidez, WLANa eraikinen barruan soilik erabil daiteke. Informazio
gehiagorako, jar zaitez harremanetan tokian-tokiko arduradunekin.
Kokapena zehazteko eskuragarri dauden metodoen arabera, kokapenaren zehaztasuna
metro gutxi batzuetatik hainbat kilometrotara alda daiteke.