Mapak deskargatzea eta eguneratzea
Gorde kale-mapa berriak gailuan bidaia baten aurretik, mapak Internetera konektatu
gabe arakatu ahal izateko bidaian zehar.
Mapak gailuan deskargatzeko eta eguneratzeko, WLAN konexio aktibo bat izan behar
duzu.
Mapak deskargatzea
1 Hautatu
Eguneratu
>
Gehitu mapa berriak
.
2 Hautatu kontinentea eta herrialdea eta hautatu
Deskargatu
.
Deskarga geroago bukatzeko, hautatu
Eten
edo
Irten desk.
.
Aholkua: Nokia Ovi Suite PC aplikazioa ere erabil dezakezu kale-mapa eta ahotsez
lagundutako nabigazio-fitxategi berrienak deskargatzeko, eta gailuan kopiatzeko.
Nokia Ovi Suite deskargatu eta instalatzeko, joan www.ovi.com webgunera.
Gailuan Mapak aplikazioaren bertsio berriago bat instalatzen duzunean, lehendik
zenituen herrialdeko edo eskualdeko mapak ezabatuko dira. Herrialdeen eta
eskualdeen mapa berriak deskargatzeko Nokia Ovi Suite erabili aurretik, ireki eta itxi
Mapak aplikazioa eta ziurtatu Nokia Ovi Suite aplikazioaren azken azken bertsioa duzula
ordenagailuan instalatuta.
Mapak eguneratu
Hautatu
Eguneratu
>
Begiratu eguneratzeak
.