Maparen itxura aldatzea
Ikusi mapa hainbat modutan, non zauden erraz identifika dezazun.
Hautatu
Menua
>
Mapak
eta
Mapa
.
Hautatu eta aukera hauetariko bat:
Maparen bista — Mapa-ikuspegi estandarrean, erraz irakur daitezke xehetasunak,
hala nola, kokapenen izenak edo errepideen zenbakiak.
Satelitearen bista — Ikuspegi xehatua lortzeko, erabili sateliteko irudiak.
Lursailaren bista — Ikusi begirada batean lur mota, adibidez, errepidetik kanpo
bidaiatzen ari zarenean.
3D bista — Ikuspegi errealistagoa lortzeko, aldatu maparen ikuspuntua.
Mugarriak — Adierazi eraikin ezagunak eta erakargarriak mapan.
Gaueko modua — Ilundu maparen koloreak. Gauean bidaiatzean, mapa errazago
ikusten da modu honetan.
Garraio-lineak — Ikusi hautatutako garraio publikoak, metro edo tranbien ibilbideak,
esate baterako.
82 Mapak
Eskuragarritasuna eta funtzioak herrialdearen arabera alda daitezke. Eskuraezin
dauden aukerak ilunduta agertzen dira.