Zure kokalekua eta mapa ikustea
Ikusi zure uneko kokalekua mapan eta arakatu hainbat hiri eta herrialdetako mapak.
Hautatu
Menua
>
Mapak
eta
Mapa
.
ikurrak zure uneko kokapena erakusten du, erabilgarri badago. Zure kokapena
bilatzen dagoenean, ikurrak keinu egiten du. Zure kokapena erabilgarri ez badago,
ikurrak zure azken kokapen ezaguna adierazten du.
Kokapen zehatzik erabilgarri egon ezean, kokapen-ikonoa gorriz inguratuta agertzen
da, egon zaitezkeen kokapen-eremu orokorra adierazteko. Populazio handiko
eremuetan, zehaztasuna handiagoa izaten da, eta gorritutako eremua populazio
txikiko eremuetakoa baino txikiagoa izaten da.
Mapa arakatzea
Arrastatu mapa atzamarraz. Lehenespen gisa, mapa iparralderantz orientatuta dago.
Zure uneko kokapena edo azken kokapen ezaguna ikustea
Hautatu .
Kokapen bat bilatzen edo irekitzen baduzu, eta kokapenari buruzko xehetasunak ikusi
badituzu zerbitzu bat erabiliz, hala nola Eguraldia, ikusten ari zaren tokiari buruzko
informazioa bistaratzen da. Uneko kokapenaren ikuspegira itzultzeko, edo uneko
kokapenari buruzko informazio ikusteko hautatu .
Handiagotzea edo txikiagotzea
Hautatu + edo -.
Aholkua: Zooma erabiltzeko, mapan bi hatz jarri eta, bata bestearengandik urrunduz
labaindu ditzakezu handiagotzeko, eta bata bestearengana gerturatuz labaindu
txikiagotzeko. Ezaugarri hau ez dute gailu guztiek onartzen.
Zure gailuan gordeta ez dauden mapen eremu batera bidaiatzen baduzu eta datu-
-konexioa aktibo baduzu, kale-mapa berriak automatikoki deskargatuko dira.
Saihetsi kale-mapa berriak automatikoki deskargatzea
Menu nagusian, hautatu >
Internet
>
Konexioa
>
Deskonektatuta
.
Era berean, kale-mapa berriak deskargatuko dira, Maps aplikazioa bertsio-berritzen
baduzu,
Erabili lineako Ovi Mapak
hautatzen baduzu, eta datu-konexio aktibo bat
baduzu.
Mapak 81
Mapen hedapena herrialdearen arabera aldatzen da.