Mezuak bidaltzea
Testu- eta multimedia mezuekin, azkar jar zaitezke harremanetan lagunekin eta
senideekin. Multimedia mezu batean, partekatu nahi dituzun argazkiak, bideoak eta
soinu-klipak erants ditzakezu.
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
1 Hautatu
Mezu berria
.
2 Hartzaileak kontaktuen zerrendatik hautatzeko, hautatu
Nori
izenburua.
Hartzailearen telefono-zenbakia eskuz sartzeko, sartu zenbakia Nori eremuan.
3 Eranskin bat gehitzeko, hautatu .
4 Hautatu
.
Eranskin bat duen mezu bat bidaltzea testu-mezu arrunt bat bidaltzea baino
garestiagoa izan daiteke. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu luzeagoak
bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek bidalitako
mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute.
Azentu-markek, bestelako ikurrek edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada,
telefonoak automatikoki tamaina murriztuko du.
Mezularitza 51
Telefono bateragarriek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia mezuak. Mezuen
itxura telefonoz telefono alda daiteke.