Nokia Ovi Suite PCan instalatzea
Nokia Ovi Suite PC aplikazioarekin, gailuan duzun edukia kudea dezakezu eta
ordenagailuarekin sinkronizatuta izan. Gailua azken softwarearekin eguneratu ere egin
dezakezu, eta mapak deskarga ditzakezu.
Deskargatu Nokia Ovi Suite-ren azken bertsioa zure ordenagailura www.ovi.com/suite
helbidetik.
18 Nokia Ovi Suite PCan instalatzea
Ordenagailua ezin bada Internetera konektatu, Nokia Ovi Suite gailuaren memoriatik
instalatzeko:
1 Erabili USB datu-kable bateragarria gailua ordenagailura konektatzeko.
Ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista erabiliz gero, ezarri gailuaren USB
modua
Bilteg. masiboa
gisa. Gailuan USB modua ezartzeko, hautatu goi-
-eskuinaldeko ertzean dagoen jakinarazpen-eremua eta hautatu
>
Bilteg.
masiboa
.
Gailuaren memoria masiboa eta memoria-txartela disko erauzgarri gisa agertzen
dira PCan.
2 PCan, hautatu Instalatu Nokia Ovi Suite.
Instalazio-leihoa automatikoki irekitzen ez bada, ireki instalazio-fitxategia eskuz.
Hautatu Ireki karpeta fitxategiak ikusteko eta sakatu bitan
Install_Nokia_Ovi_Suite.exe.
3 Jarraitu pantailan agertzen diren argibideak.
4 Ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista erabiliz gero, instalazioa
amaitzean, ziurtatu gailuaren USB modua
Nokia Ovi Suite
dela.
Nokia Ovi Suite PCan instalatzea 19
Nokia Ovi Suite aplikazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, zoaz www.ovi.com/
suite helbidera.
Nokia Ovi Suite aplikazioak onartzen dituen sistema eragileak jakiteko, joan
www.nokia.com/support helbidera.