
Gailua lineaz kanpo erabiltzea
Deiak egin edo jaso nahi ez duzun lekuetan, egutegira, kontaktuen zerrendara eta lineaz
kanpoko jokoetara sar zaitezke lineaz kanpoko profila aktibatzen baduzu. Itzali gailua
telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta baldin badago edo interferentziarik edo
arriskurik sor baliteke.
Hasierako pantailan, hautatu profila eta
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, sare mugikorrerako konexioa itxita
dago. Gailuaren eta sare mugikorraren arteko irrati-frekuentzia seinale guztiak
saihesten dira. Mezu bat bidaltzen saiatzen bazara, Irteerako erretiluan geratuko da eta
beste profil bat aktibatzerakoan soilik bidaliko da.
Gailua SIM txartelik gabe ere erabil dezakezu. Itzali gailua eta atera SIM txartela. Berriro
pizten duzunean, lineaz kanpoko profila aktibatuko da.
Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Telefonoan
programatutako larrialdi-zenbaki ofizialera deitu ahal izango duzu. Deiak egiteko,
lehenik, aldatu beste profil batera.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, oraindik ere WLAN batera konekta
zaitezke, posta elektronikoa irakurtzeko edo Interneten nabigatzeko, esaterako.
Bluetootha ere erabil dezakezu. WLAN edo Bluetooth konexioak ezartzen eta erabiltzen
dituzunean, gogoratu dagozkien segurtasun-baldintzak betetzeaz.
Oinarrizko erabilera 29