Ukipen-pantailaren ekintzak
Erabiltzailearen interfazearekin elkar eragiteko, sakatu edo eduki sakatuta ukipen-
-pantaila.
Aplikazioak edo pantailaren bestelako elementuak irekitzea
Sakatu aplikazioa edo elementua.
Atzitu funtzioak bizkor
Eduki sakatuta elementua. Aukera erabilgarrien laster-menua irekitzen da. Adibidez,
irudi bat bidaltzeko edo alarma ezabatzeko, eduki sakatuta irudia edo alarma eta,
laster-menuan, hautatu dagokion aukera.
Hasierako pantaila sakatuta edukiz gero, editatze-modua aktibatuko da.
20 Oinarrizko erabilera
Elementuak arrastatzea
Eduki sakatuta elementua eta mugitu atzamarra pantailan zehar. Elementuak zure
atzamarra jarraituko du.
Elementuak hasierako pantailara edo menu nagusira mugi ditzakezu, editatzeko
modua aktibatuta dagoenean.
Arrastatzea
Jarri atzamarra pantailan eta mugitu etengabe nahi duzun norabidean.
Adibidez, argazki bat ikusten ari zarenean, hurrengoa ikusteko, mugitu ezkerrerantz.
Zerrendetan edo menuetan zehar mugitzea
Jarri hatza pantailan, labaindu azkar pantailan gora eta behera eta altxatu hatza.
Pantailako edukia hatza altxa duzuneko abiadura eta norabidean mugitzen da.
Oinarrizko erabilera 21
Korritzen den zerrenda bateko elementu bat hautatzeko eta mugimendua gelditzeko,
sakatu elementua.
Handiagotzea
Ezarri bi hatz elementu baten gainean, hala nola, argazki edo web-orri baten gainean,
eta urrundu hatzak elkarrengandik.
Txikiagotzea
Kokatu bi atzamarra elementuan eta elkartu atzamarrak.
Aholkua: Elementua ukitu dezakezu bitan handitu eta txikitzeko.