Hasierako pantaila pertsonalizatzea
Zure paisaiarik gogokoena edo senideen argazkiak ikusi nahi dituzu hasierako
pantailaren atzeko planoan? Horma-papera alda dezakezu eta hasierako pantailan
dauden elementuak berrantola ditzakezu zure gustuen arabera pertsonalizatzeko.
Aholkua: Hasierako pantaila bat baino gehiago badituzu, batetik bestera ibil zaitezke
editatzen zabiltzanean eta hasierako pantaila guztiak aldi berean pertsonaliza
ditzakezu.
Horma-papera aldatzea
1 Eduki sakatuta hasierako pantaila.
2 Hautatu
Aukerak
>
Aldatu horma-papera
>
Irudia
.
3 Hautatu nahi duzun argazkia.
4 Hautatu
Egina
.
Aholkua: Deskargatu pantailarako irudi gehiago Nokia Ovi Dendatik. Ovi dendari buruz
gehiago ikasteko, zoaz www.ovi.com helbidera.
Hasierako pantailaren elementuak berrantolatzea
1 Eduki sakatuta hasierako pantaila.
2 Arrastatu eta jaregin elementuak kokapen berrian.
3 Hautatu
Egina
.