
Hasierako pantailan widget-ak gehitzea
Gaurko eguraldia edo azken albisteak ezagutu nahi dituzu? Aplikazio txikiak (widget-
-ak) gehi ditzakezu hasierako pantailan informazio garrantzitsuena begiratze
hutsarekin ikusteko.
1 Eduki sakatuta hasierako pantaila.
2 Hautatu eta nahi duzun widget-a zerrendatik.
3 Aukeratu
Egina
.
34 Pertsonalizazioa

Widget-ak harekin erlazionatutako aplikazioa hobe dezake eta aplikazioaren
funtzionamenduan ere eragina izan dezake. Adibidez, jakinarazpen-widget bat
gehitzen baduzu, widget-ean emango da jasotako mezuen berri.
Aholkua: Widget gehiago deskargatzeko, hautatu
OVI
.
Zerbitzua erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Hasierako pantailako widget batzuk automatikoki konektatzen dira Internetera. Hau
saihesteko, hautatu
Aukerak
>
Widgetak lin. kan. mod.
.
Widget-ak hasierako pantailatik kentzea
1 Eduki sakatuta hasierako pantaila.
2 Hautatu widget bat eta, laster-menuan, hautatu
Kendu
.
3 Aukeratu
Egina
.