
Kontaktu garrantzitsuak hasierako pantailan gehitzea
Gehitu zure kontakturik garrantzitsuenak hasierako pantailan, berehala deitu edo
mezuak bidali ahal izateko.
Kontaktuak gailuaren memorian gorde behar dira.
1 Kontaktu gogokoen widget-ean, hautatu .
2 Hasierako pantailan gehitu nahi dituzun kontaktuak markatzeko, hautatu nahi
dituzun kontaktuak. Widget-ean 20 kontaktu gehi ditzakezu gehienez.
Kontaktu bati deitzea edo mezu bat bidaltzea
Widget-ean, hautatu kontaktua.
Kontaktuak hasierako pantailatik kentzea
Widget-ean, hautatu eta kendu nahi duzun kontaktua. Kontaktua widget-etik
ezabatzen da, baina kontaktuen zerrendan jarraitzen du.