Bateriaren eta kargagailuaren informazioa
Telefono honek behin eta berriz karga daitekeen atera ezineko bateria bat darama barruan. Ez saiatu bateria telefonotik
ateratzen, telefonoa hondatu bailiteke. Eraman telefonoa hurbilen dagoen baimendutako zerbitzu-gunera bateria ordezteko.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-15 . Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina
izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, X, AR, U, A, C, K, edo B.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hizketa edo egoneko denboren
iraupena nabarmenki laburtzen dela sumatuz gero, eraman gailua gertuen duzun baimendutako dendara bateria ordezteko.