Nokia N8 00 - Bateriaren segurtasuna

background image

Bateriaren segurtasuna

Oharra: Gailuaren bateria ezin da kendu; ikus zure gailuari dagokion bateriari lotutako informazioa.

Kargagailua edo osagarri bat deskonektatzean, eutsi entxufetik eta tira, ez eutsi kabletik.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta deskonektatu telefonotik. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik

kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe

utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.

Bateriak 15º C eta 25º C (59° F eta 77° F) artean egon behar du. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna

murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.

Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek bateriaren banda metalikoak ukitzen dituenean.

Zirkuitulaburrek bateria edo konektatutako objektua honda ditzakete.

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,

birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, ez utzi

bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz

medikuarengana.

Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean

murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.

Erabili bateria eta kargagailua dagozkien helburuetarako soilik. Erabilera okerrak edo onartu gabeko bateria edo kargagailu

bat erabiltzeak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat suposa lezake, eta edozein onarpen edo berme baliogabe dezake.

Bateria edo kargagailua kaltetuta dagoela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu-zentroren batera erabiltzen jarraitu

aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Erabili kargagailua toki baten barruan soilik.

124 Produktu- eta segurtasun-informazioa