Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina izan
dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren
kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren
fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik instala ditzakete telefonoak ibilgailuetan. Behar bezala instalatu edo erabili ezean, arriskuak sor
daitezke eta bermea baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek behar bezala
funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo
osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo osagarriak
airbag-a aterako den tokian.
126 Produktu- eta segurtasun-informazioa
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Haririk gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren
funtzionamendurako, bai eta legez kanpokoa ere.