Sarbide kodeak
PIN edo PIN2 kodea
(4-8 digitu)
SIM txartela onartu gabeko erabileratik babesten du edo
beharrezkoak dira zenbait eginbidetara sartzeko.
Gailua pizten duzunean, PIN kodea eska diezazun ezar
dezakezu.
Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz edo ahaztu
bazaizkizu, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Kodea hiru aldiz jarraian gaizki idazten baduzu, kodea
desblokeatu beharko duzu PUK edo PUK2 kodearekin.
PUK edo PUK2 kodea
(8 digitu)
PIN edo PIN2 kodeak desblokeatzeko beharrezkoak dira.
SIM txartelarekin batera jaso ez badira, jarri harremanetan
zerbitzu-hornitzailearekin.
IMEI zenbakia
(15 digitu)
Zenbaki hau sarean dauden baliozko gailuak identifikatzeko
erabiltzen da. Lapurtutako gailuak, adibidez, blokeatzeko ere
erabil daiteke.
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.
Aurkitu laguntza gehiago 119
Blokeatzeko kodea
(segurtasun-kodea)
(gutxienez, 4 digitu
edo karaktere)
Gailua baimenik gabe erabiltzea saihesten du.
Gailuak zuk zehaztutako blokeatzeko kodea eska diezazun ezar
dezakezu.
Gorde kodea ezkutuan, leku seguru batetan eta gailutik urrun.
Kodea ahazten baduzu eta gailua blokeatuta badago, gailuak
laguntza teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika
daitezke, eta gailuko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Nokia Care
Point-ekin edo gailuaren banatzailearekin.