
Aplikazio sozialari buruz
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Soziala
eta hasi saioa erabiltzen dituzun sare
sozialen zerbitzuetan.
Sare sozialen esperientzia hobetzeko, eskuratu Soziala Ovin. Sare sozialen zerbitzu
batean saioa hastean, hala nola Facebook-en edo Twitter-en, Soziala bidez, honako hau
egin dezakezu:
Sare sozialak 59

•
Ikusi lagunen zerbitzu guztietako egoera-eguneratzeak ikuspegi bakarrean
•
Argitaratu zure egoera-eguneratzea hainbat zerbitzutan aldi berean
•
Partekatu unean bertan kamerarekin ateratako argazkiak
•
Gailuarekin grabatutako bideoak partekatzea
•
Estekatu lineako lagunen egoerak gailuko dagokien harremanetarako
informazioarekin
•
Gehitu zure kokapen-informazioa egoera-eguneratzean
•
Gehitu zerbitzuaren egutegiko gertaerak gailuaren egutegian
Sare sozialek onartzen dituzten eginbideak daude eskuragarri soilik.
Sare sozial zerbitzuak erabiltzeak sareko konexioa eskatzen du. Datu kantitate handiak
transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak egon daitezke. Datu
transmisioen kostuei buruzko informazioa jasotzeko jo zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez dira Nokiak eskainitakoak.
Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak,
informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozial zerbitzuari dagozkion
erabilera-baldintzak informazioa zerbitzu horretan partekatzeari aplikatzen zaizkio.
Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-jardunbideak.