Kokapena egoera-eguneratzean partekatzea
Aplikazio sozialarekin, lagunei non zauden esan diezaiekezu, haiek aurki zaitzaten.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Soziala
.
1 Hautatu testua sartzeko eremua pantailaren goiko aldean.
2 Gehitu zure kokapena. Gailuak GPSa erabiltzen du zure uneko kokalekua zehazteko
eta zuregandik hurbil dauden mugarriak bilatzen ditu.
3 Mugarri ugari aurkitzen badira, hautatu bat zerrendatik.
Kokapena partekatzea eskuragarri dago zerbitzuak onartzen badu soilik.
Zure kokalekua partekatu baino lehen, pentsatu beti norekin ari zaren partekatzen.
Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak, izan ere,
kokalekua pertsona talde handi batekin partekatuko duzu.
Sare sozial zerbitzuari dagozkion erabilera-baldintzak zure kokalekua zerbitzuarekin
partekatzeari aplika dakizkioke. Ohitu zaitez zerbitzuaren erabilera-baldintzetara eta
pribatutasun-jarraibideetara, eta behar bezalako gogoeta egin ezazu zure kokalekua
aditzera eman aurretik edo besteen kokalekua ikusi aurretik.