Bideo dei bat egin
Ba al duzu maiz ikusten ez dituzun lagunik edo senitartekorik? Aurrez aurreko hizketaldi
bat izateko, zergatik ez egin bideo-dei bat?
Bideo-deiak sareko zerbitzuak dira eta 3G sarean egotea beharrezkoa da.
Eskuragarritasunari eta kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Bideo-deietan bi parte-hartzaile egon daitezke soilik. Bideo deia ezin daiteke egin beste
ahots, bideo edo datu dei bat aktibatuta dagoen bitartean.
1 Hautatu
Menua
>
Kontaktuak
eta bilatu kontaktua.
2 Hautatu kontaktua, eta kontaktu-txartelean, hautatu
Bideo-deia
.
Besterik adierazi ezean, gailuaren aurrealdean dagoen kamera bideo-deietan
erabiltzen da. Bideo-deiak hasteak luze jo dezake. Deiak arrakastarik ez badu
(adibidez, sareak ez badu bideo-deia onartzen edo deia jaso behar duen gailua
bateragarria ez bada), dei normal bat egitea edo mezu bat bidaltzea nahi duzun
galdetuko zaizu.
Bideo-deia aktibatuta dago bi bideo ikusten dituzunean eta bozgorailutik soinua
entzuten duzunean. Deia jasotzen duen pertsonak bideoa bidaltzea ukatuz gero,
38 Telefonoa
deitzen duen pertsonaren ahotsa bakarrik entzungo duzu eta baliteke irudi edo
pantaila grisa ikustea.
3 Bideo-deia amaitzeko, hautatu
.
Irudiak bidaltzea zuzeneko bideoak bidali beharrean
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Deitzen
>
Deitu
>
Irudia bideo-deian
.
Zuzeneko bideorik bidaltzen ez baduzu ere, deia bideo-dei gisa kobratuko zaizu.