![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia N8 00/eu/Nokia N8 00_eu041.png)
Interneteko deiei buruz
Internet bidezko sareko dei-zerbitzuarekin, Internet bidezko deiak egin eta jaso
ditzakezu. Internet bidezko dei-zerbitzuak ordenagailuen, telefono mugikorren eta
VoIP gailu baten eta ohiko telefono baten arteko deiak onar ditzake.
Interneteko deien zerbitzu-hornitzaile batzuek doako Interneteko deiak baimentzen
dituzte. Eskuragarritasunari eta konexio-kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo
Interneteko deien zerbitzu-hornitzailearengana.
Interneteko dei bat egiteko edo jasotzeko, WLAN baten zerbitzu-eremuan egon behar
duzu edo pakete-datu (GPRS) konexio bat izan behar duzu 3G sare batean, eta
Interneteko dei-zerbitzu batera konektatuta egon behar duzu.