Birziklatu
Gailua lan-bizitzaren amaierara heltzen denean, bere material guztiak material eta
energia gisa berreskura daitezke. Behar bezala zaborretara bota eta berrerabiltzen
direla bermatzeko, Nokia-k bere bazkideekin lankidetzan dihardu We:recycle deritzon
programan. Zure Nokia produktuak nola birzikla daitezkeen eta bilduma-guneak non
aurki daitezkeen jakiteko, zoaz www.nokia.com/werecycle helbidera; bestela, gailu
mugikorra erabiliz, nokia.mobi/werecycle, edo Nokiaren Harremanetarako Zentrora
deitu.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoaren dokumentu zein kaxan edo baterian agertzen den gurutze batez
estalitako zaborrontziak gogorarazten du produktu elektriko edo elektronikoak,
bateriak eta metagailuak biltegi berezietara eraman behar direla funtzionatzeari uzten
diotenean. Eskakizun hori Europar Batasunean aplikatzen da. Produktu hauek ezin dira
sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Telefonoaren ingurumenarekiko eraginari
buruzko informazio gehiagorako, zoaz www.nokia.com/ecodeclaration helbidera.