Gailua etxeko audio-/bideo-sistemara konektatzea
Gailua etxeko audio-/bideo-sistemekin erabil dezakezu. Etxeko audio-/bideo-sistema
bateragarriei esker, Dolby™ Digital Plus 5.1 audio multikanala duten HD bideoez goza
dezakezu, surround audioarekin.
1 Konektatu HDMI egokigailua HDMI kable bateragarri batera (kablea bereizita saltzen
da).
2 Erabili kablea gailua etxeko audio-/bideo-sistemara konektatzeko.
Etxeko audio-/bideo-sistemak HDMI 1.3 araua onartu behar du eta zure telebistara
bideoaren bidez pasatzeko gai izan behar da, HDMI erabiliz. Gailuak Dolby Digital
Plus eskema deskodetzen du, eta PCM audioa zure audio-/bideo-sistemara
bidaltzen du.
3 Audio-/bideo-sistemak dagokion HDMI sarrera erabil dezan ezartzeko, ikus zure
audio-/bideo-sistemaren erabiltzailearentzako argibideak.
4 Erreproduzitu bideoak gailuan.
Gehienezko bideo-bereizmena 1280 x 720 (720 p) pixeletakoa da, eta gailuak ez ditu 4
GB baino gehiagoko fitxategiak onartzen.
Adibidea: Honako ezaugarriak dituen MP4 edo MKV bideoa:
•
Bideoa: AVC 1916 kbps, 24 fps, High Profile Level 3.1, 3 erreferentzia-marko
•
Audioa: Dolby Digital Plus E-AC-3, 384 kbps, 6 kanal
Zure argazkiak eta bideoak 71